Ongi etorri Errotazarrera, Nafarroan kokatua dagoen landetxe desberdinera.
Atseden, deskonexio, lasaitasun eta gozamenerako egun batzuk eskaintzen dizkizugu naturaz inguratutako ingurune eder batean.
Errotazar, 5 landa apartamentuek osatzen dute, Altsasun kokatuak eta egonaldi paregabea izateko erabat hornituak daudenak. Iruñetik eta Gasteiztik 30 minutura, Donostiatik 45 minutura eta Bilbotik ordubetera besterik ez gaude.
Gainera, animaliak izugarri maite ditugu, beraz, dena prest daukagu zure laguntxoarekin etorri nahi izatekotan eta berak ere egun ahaztezinak igaro ditzan.
Apartamentuak 2005ean inauguratu ziren, historia handiko etxe-multzo baten barruan.
XIX. mendean irin-errota izan zen, gero paper-fabrika, eta gero, izenak dioen bezala, ura erabiliz, elektrizitatea sortzen hasi zen. Azken urte horietan, herriko zati handi baten hornidura elektrikoaz arduratu zen.
Jarduera guzti hauek, bere kokapenari esker garatzen ziren, ibaitik gertu eta ur kanalez inguratua dago eta.
Gaur, gure etxera ongietorria zara, naturan atseden eta deskonexioa izan dezazun.
Apartamentuak, lorategiz eta familiaren etxeaz inguratuta daude. Igerilekuan bainua hartu ahal izango duzu, baita, erabilgarri dauden barbakoetan disfrutatu ere. Errotazarren, mota, tamaina eta kolore guztietako lore eta fruitu-arbolaz inguratua da. Gainera, arrainekin eta ur-loreekin betea dagoen urmael eder batez gozatu dezakezu, Urbasa mendilerrora begira.
Aparkalekua dago, apartamentuen sarreran bertan, ate aurrean, baita Wifi konexioa ere.
Maskotak ongi etorriak dira, zalantzarik baduzu, galdetu konpromisorik gabe.
MASKOTAK ONARTZEN DIRA
IGERILEKUA
LORATEGIA
BARBAKOA
APARKALEKUA
WIFI
MASKOTAK ONARTZEN DIRA
IGERILEKUA
LORATEGIA
BARBAKOA
APARKALEKUA
WIFI
2 SOLAIRU
Apartamentuak
Errotazar5 landa-apartamentuk osatzen dute, sukaldea eta egongela beheko solairuan eta logela eta bainugela goiko solairuan kokatzen direnak.
Enpresa honek % 100ean kofinantzatutako laguntza jaso du REACT EB baliabideekin, Nafarroako 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren bidez, COVID-19aren pandemiari Batasunak emandako erantzunaren zati gisa
Enpresa honek % 100ean kofinantzatutako laguntza jaso du REACT EB baliabideekin, Nafarroako 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren bidez, COVID-19aren pandemiari Batasunak emandako erantzunaren zati gisa